II ARGAZKI LEHIAKETA
CEP KANPAZAR LHI
BALDINTZAK
1. Partehartzaileak: Eskolako edozein kidek har dezake parte lehiaketan.Aurkeztutako argazkiak ezin dira izan beste lehiaketaren batean saritutakoak. Argazkien bidalketak baldintza hauen onespena eta botaketen emaitzen onarpena dakar.
2. Gaia: KONTSUMO JASANGARRIA. Argazkietan hiri zein etxeko kontsumoak egiten diren tokiak erakuts daitezke: supermerkatuak, herriko dendak ,kale-argiak, elektratresnak, berogailuak, auto-ilarak, zarama birziklapena… edo klima aldaketaren aurkako borrokan laguntzen duten ekintzak: garraio publikoa erabiltzea, trenak, autobusak, bizikletak, energia berriztagarriak (eguzkia zein haizea). Baso eta oihanen argazkiak,ortuak, fruta-arbola landaketak ,CO2 murrizten laguntzen duten zuhaitzen landaketak.
3. Mailak: Bi maila izango dira: Umeak eta nagusiak.
4. Tamaina. Lanak argazki paperean inprimaturik aurkeztuko dira, 15 X 20 cm neurriekin
5. Aurkezpena: Argazkiak kartazal itxi batean aurkeztu behar dira, bertan “Argazki Lehiaketa” eta Maila (Umeak/Nagusiak) kanpoaldetik idatzirik, eta barruan ondokoak dituztelarik:
- Izen abizenak, telefonoa eta helbidea.
- Argazki bakoitzaren izenburua eta deskribapen laburra, hartu den lekua adieraziz.
- Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkez ditzake.
6. Lanen aurkezpena: Lanak tutoreei emanez edo eskolako idazkaritzan aurkez daitezke 2012ko apirilaren23tik maiatzaren 4ra bitartean.
7. Epai-mahaia: Zentroko irakasle eta guraso batzuek osatuko dute.
8. Sariak: Umeen mailan lehen, bigarren eta hirugarren saria bananduko dira. Halaber, parte hartzaile guztiei diploma bana luzatuko zaie.Nagusien mailan diploma bat banatuko zaie irabazlei.
9. Erakusketa bat egingo da zentroan aurkeztutako argazkiekin.
10. Itzulera: Argazki saridunak zentroan geratuko dira, eta saririk lortzen ez duten argazkiak zentroko idazkaritzan har daitezke datorren ikasturtean.
____EBAKI LERRO HONETATIK KARTAZALEAN SARTZEKO DATUAK_____________
Izena:____________________ Abizenak:_____________________________________
Helbidea:___________________________________________Posta K____________
Telefonoa(k):__________________________________
No hay comentarios:
Publicar un comentario