BISITA GAITZAZU: www.kanpazar.net

2012/03/30

Zientzia udalekuak/ Campamentos científicos en verano

ZIENTZIA UDALEKUAK 2012: Ireki da izena emateko epea

Izena emateko epea: martxoaren 19tik apirilaren 1era

img1

Lagun hori:

Hirugarren urtez, gazteek Zientzia Udalekuez gozatzeko aukera izango dute. Zientzia Udalekuak ekimena Elhuyar Fundazioak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lagunduta. Elhuyar Fundazioak urte asko darama gazteen artean zientzia era atseginean zabaltzen, eta ekimen horren helburua da zientzia-bokazioak goiz eta modu erakargarrian piztea Euskadiko gazteen artean.

Zientzia-udaleku horietan, 12 urtetik 16 urtera bitarteko 150 gaztek izango dute parte hartzeko aukera, uztailean, astebeteko hiru txandatan antolatuta:

Txandak Noiz Jaiotza-urteak Zenbat gazte
1. txanda Uztailaren 2tik 8ra 1998 edo 1999 50
2. txanda Uztailaren 9tik 15era 1998 edo 1999 50
3. txanda Uztailaren 16tik 22ra 1996 edo 1997 50

Zientzia-udalekuetan, gazteek zientzia-ekintzak eta tailerrak uztartuko dituzte. Ekintzen helburua da gazteek ondo pasatzea eta zientziarekiko jakin-mina piztea. Bi irteera egingo dituzte gazteek, zientzia-esperimentuak eginez ikasteko, natura ezagutzeko ekintzekin gozatzeko, urarekin jolasteko eta beste abentura batzuk bizitzeko. Hori guztia Aiako Harriko paraje paregabean.

Izena emateko epea martxoaren 19tik apirilaren 1era izango da. Tokiak zozkatu egingo dira izena ematen duten guztien artean. Zozketa apirilaren 2an egingo da eta zozketaren emaitzak apirilaren 2ko astean argitaratuko dira http://udalekuak.elhuyar.org webgunean. Izena emateko, sartu http://udalekuak.elhuyar.org webgunean. Informazio gehiago lortzeko, deitu 943 36 30 40 telefono-zenbakira (ordutegia: 9.00-14.00) edo sartu http://udalekuak.elhuyar.org webgunean.

Era berean, eskatzen dizugu zientziarekiko interesa duten 12-16 urteko gazteen artean mezu hau zabaltzea eta Zientzia Udalekuetara joan daitezen animatzea, zientzia-bokazioak gaztetatik pizteko.

Zuen esanetara gaude, edozein zalantza edo galdera argitzeko.

Agur bero bat.

Zientzia Udalekuen informazioaren triptikoa

Versión en castellano

INFORMAZIO GEHIAGO / MÁS INFORMACIÓN



No hay comentarios:

Publicar un comentario