JARDUNALDI TEKNIKOAK 2013-2014
AZTARNA EKOLOGIKOA MURRIZTEKO AHOLKUEI BURUZKO HITZALDIAK
Ikasturte honetan, Portugaleteko
ikastetxeak Eskolako Agenda 21
programan Aztarna Ekologikoa lantzen ari dira. Hori dela eta, martxoaren 26an
nola murriztu Aztarna Ekologikoari buruzko hiru hitzaldi egon ziren. 2005-2006 ikasturtean, udalerriko ikastetxeak Eskolako Agenda 21
programan parte hartzen hasi zirenetik, hainbat gai landu dituzte;, hondakinak,
ura, energia eta Kontsumo Arduratsua, besteak beste. Era berean, ikastetxeen
kudeaketa hobetzeko, aztertutako eta aipatutako gaiei buruzko ekintza asko
martxan jarri dira.
Kanpazar
ikastetxetik 4. eta 5. mailetako proiektuaren ordezkariek parte hartu zuten
entzule bezala eta galdera batzuk erantzuten.
Hauek ziren partehartzaileak:
- Maren Buruaga
- Aimar Dominguez
- Asier Laguna
- Ekain Ramos
- Ixone Díez
- Jon Ander Gutiérrez
Conchik, Udaleko Ingurugiro Teknikariak eta Itziarrek, Ingurumen
Sailekoak aurkezpena egin zuten jardunaldiko hitzaldiak hasi baino lehenago.
Bego Cachok, Portugaletekoa, Aztarna Ekologikoa
murrizteko, guztiok egin ditzakegun eguneroko ohituretan oinarritu zuen
hitzaldia. Begok, etxean, lanpostuan edota kalean praktikan jartzeko ekintzak
azaldu zituen. Ekintza hauek, hondakin, ur, energia, erosketa eta garraioekin
zerikusiak dituzte.
Jarraian, Augusto Gonzalezek, berrerabilitako
elementuekin egindako musika tresnen fabrikazioaz hitz egin zuen. Han bertan,
musika-tresna batzuk ikusteko aukera izan zuten ikasleek, adibidez, oliozko
lata batekin egindako bere lehenengo gitarra. Sortzeko erabiltzen dituen
elementu guztiak berrerabilitakoak dira. Gainera, bere musika-tresnek daukaten
soinuak erakutsi zituen.
Azkenik, Koopera-Rezikleta-n lan egiten duen
Terese Herasek, biltzen dituzten hondakinen kudeaketa azaldu zuen. Hondakin
hauek dira: arropa, liburuak, jostailuak eta aparatu elektroniko txikiak. Kasu
gehienetan, bizitza berria ematen zaie eta apurtuta edo txarto dauden
materialak birziklatzera eramaten dira.
Aurten, jardunaldiak bukatu eta geroko ebaluazioan ez da papera erabili,
beste metodo bat prestatu dute eta. Semaforo batean bezala, 3 koloretako zotzak
zeuden eta bakoitzak aukeratu eta sartu behar zuen nahi zuen kolorea kutxa
ezberdinetan iritzia adierazteko. 5 galdera erantzun behar ziren zotzekin:
-Berdea = ondo
-Horia = normal
-Gorria = hobetu beharra
No hay comentarios:
Publicar un comentario