BISITA GAITZAZU: www.kanpazar.net

2011/11/28

Hondakinak ekiditzeko Europar astea/ Semana europea de prevención de residuos

Joan den astean, azaroaren 19tik 27ra gure eskolan Hondakinak ekiditzeko
europar aste barruan zenbait ekintza egin genituen.
Geletan, jostailu katalogoak aztertu ziren, eta jostailuek kontsumo jasangarrirako
zein nolako materialak izan beharko litukezten (egurra, papera, …), pilarik gabekoak edo
pilak erabiltzekotan berrerabil daitezkeenetarikoak. Gero, umeak taldeetan banatu ziren,
eta aukeratu zituzten denen artean ekologikoenak. Ondoren, jostailu horiekin horma-
irudiak egin zituzten: pilarik gabeko jostailuak, ingurugiroarentzat kaltegarriak diren
jostailuak, etab.
Gurasoei orri bat banatu genien, jostailuak erostean pilarik gabekoak eta
berrerabil daitezkeenak gomendatuz.
Astea amaitzeko, jostailuak trukatzeko azoka bat antolatu genuen azaroaren
25ean. Arrakastatsua izan arren, ume batzuek irten zirenerako jostailu gutxi izan zituzten
aukeratzeko, zenbait gurasok aldez aurretik hartu zituztelako.
Hemendik eskertu nahi dizuegu zuen parte hartzea, batez ere Mari Carmen Dos
Santos-i eta Idoia Nuñez-i, astean zehar egindako lan guztiagatik.



La semana pasada, del 19 al 27 de noviembre, realizamos en la escuela
algunas actividades dentro de la campaña de prevención de residuos.
En las aulas se analizaron catálogos de juguetes, así como los materiales
necesarios para un consumo sostenible (papel, madera, …), sin pilas o con pilas
recargables. Después, el alumnado se dividió en grupos para elegir los más ecológicos
entre todos. Más tarde, realizaron murales con dichos juguetes: juguetes sin pilas,
perjudiciales para el medio ambiente, etc.
Se repartió una hoja a las familias, recomendando la compra de juguetes sin
pilas y reutilizables.
Para finalizar la semana, se organizó un mercado de intercambio de juguetes el
25 de noviembre. Aunque tuvo gran éxito, para cuando salieron algunos alumnos y alumnas
quedaban pocos juguetes para elegir, al haberlos retirado previamente algunas madres.
Desde aquí os agradecemos vuestra participación, en especial a Mari Carmen
Dos Santos e Idoia Nuñez, por el gran trabajo realizado durante la semana.


Hemen jarduera honen argazkiak uzten dizkizuet. Picasatik argazkiak deskargatu ditzakezue.

Os dejo las fotos del evento. Podéis descargarlas desde Picasa.



1 comentario:

  1. Aurrera eta animo hauzokideen partez


    Yolanda S. (Ballonti BHI)

    ResponderEliminar